Ligatzeko app feminista

Ligatzeko app feminista Bumblerekin, emakumeek dute erabakitzeko boterea. Probatu al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ligatzeko-app-feminista/@@download/image/dating-apps-bumble.jpg
2018/04/20
berria
Bumblerekin, emakumeek dute erabakitzeko boterea. Probatu al duzu?
Ligatzeko app feminista

Ligatzeko app guztiak probatu dituzu? Beharbada, oraindik ez duzu Bumble ezagutu; indar handiarekin ari da zabaltzen. Bere berezitasuna? Ligatzeko app feminista dela.

 

 

Whitney Wolfek sortu du app hau, eta bere helburu nagusia emakumeek libre erabaki eta ligatzeko orduan erabat aske eta eroso sentitzea da. App honetan, emakumeak dira beti lehen pausoa ematen dutenak, beraiek markatzen dute ziten eta elkarrizketen erritmoa. 

 

 

Wolfen esanetan, ligatzeko ohitura tradizionalek emakumea rol pasibora zokoratu izan dute beti, gizonei aurrea hartzera behartuz. App hau diseinatuta dago tradizio horiekin hautsi eta bi aldeek batera aurrera egin dezaten. 

 

Appak gainera, erabateko askatasuna eskaintzen du sexu bereko bikoteak elkar ezagutu dezaten ere. Oso irekia da, eta bere aldarria errespetua da. Erabiltzaile berriek ez dute Facebookeki konektatu beharrik; nahikoa da telefono zenbakiarekin. Zeren zain zaude probatzeko?