Ligatze festa

Lurratik kanpora, unibertso ilunean, bizia dagoen bezalaxe, jaietan ere ligatu daiteke. Zinez. Non? Nola?
Herrietako festak ligatzeko leku ezinaproposagoak dira: neska-mutil asko, ganadu berria, jendea txispatuta, dantzak... Ziur asko, baten batek esango digu festetan ez duela ezertxo ere ligatzen, baina hori beste kontu bat da, herri honetan neska-mutiletan egitea ez baita batere erraza, ezta? Luze eta zabal hitz egin genezake horri buruz, baina tira, hurrengo baterako utziko dugu.
Baina, non ligatzen da jaietan? Zein toki dira onenak? Zer egin behar da leku baten ala bestean? Hona hemen ideia batzuk.
Txosnak
Zenbait udalen gustukoa ez izan arren, Euskal Herrian ezinezkoa omen da txosnarik gabeko festarik antolatzea. Are gehiago, herri askotan txosnak jai gune nagusia dira. Oro har, ez dirudi neska-mutiletan egiteko tokirik onena denik. Baina, hala ere, alde ona ere badute eta fruituak ematen dituzte. Batetik, txosnetan ez da erraza jende berria ezagutzea: txosna erraldoiak, Bilbokoak kasu, alde batera utzita, hotz samarrak izaten dira zeregin hauetarako. Dena den, egin egin daiteke. Aitzitik, normalean jende ezagunarekin berba egiten denez, mutil edo neskaren bat begiz jota baduzu eta ezaguna bada, aukera polita izan daiteke harremana estutzeko. Eta ez dugu ahaztu behar, ligatze kontuetan, solasaldiak berebiziko garrantzia duela. Sexurako ere ez omen dira txarrak, Gasteizko iazko Andramari Zuri jaietan gertatutakoari erreparatzen badiogu, behinik behin: bikote bat jo ta fuego larrutan hasi zen txosnaguneko komunen ondoan. Ausardia behar da gero!
Tabernak
Tabernak txosnen beste muturra dira. Askotan musika oso altu dute eta jendea dantzan aritzen da, izerdi patsetan eta ero moduan. Tabernak baino saunak dirudite zenbaitetan. Dantzen, bultzaden eta igurtzien artean, neska edo mutil berri bat ezagutu daiteke. Baina hori bai, nekez lortuko duzu berarekin elkarrizketa logikorik izatea. Hala eta guztiz ere, taberna batzuk benetako ligodromoak izaten dira jaietan; ezin herria utzi tabernotatik pasa gabe, badaezbadaere. Tabernan jende gehiegirik ez badago, eta bizia bazter zikin batean galdu gabe haraino iristeko aukera baduzu, tabako makina ondoan jartzea gomendatzen dute batzuek: jende asko joaten da hara urduritasuna apaltzera eta agian, baten batekin ligatzeko aukera izan dezakezu. Bestalde, gutxi batzuek lortu duten arren, ezinezkoa da komunean txortan egitea: itxita ez badago, jende ilaran ordu erdi zain egon beharrak sexuzalerik porrokatuena amore eginarazi dezake.
Dantzaldiak
Dantzaldiak krisian daudela diote, batez ere, gazteen artean. Hainbat herritan hamalau urte ingurukoen edota helduen eta zaharren gotorleku izaten dira. Garai batean plaza dantzaldiak neska-mutiletan egiteko toki ofiziala ziren; gure gurasoetako askok eta askok dantzaldiotan elkar ezagutu zuten (eta, bide batez, noiz edo noiz gogorarazten digute, inbidia sortzeko...kar, kar, kar). Herri batzuetan, ordea, gazteek tradizioari eutsi diote, eta garai batean bezala, gaur egun ere dantzaldiak egokiak dira lagun bila dabiltzanentzat. Gezurra dirudien arren, dantzaldiek txosnek edo tabernek baino abantaila gehiago dituzte. Lehenik, dantza egin daiteke. Bigarrenik, toki zabalagoa izaten denez, lasaiago egon eta plazan zein jende dabilen ikus daiteke. Hirugarrenik, dantzalditik gertu, lasai hitz egiteko aukera dago. Arriskua: arin-arina, fandangoa eta bestelakoak ez jakitea.
Egunargiz
Ligatzeko beste une bat gaupasa ondorengo gosari luzea izaten da, zoritxarreko eguzki izpiak kaskoa berotzen hasten direnean, alegia. Batzuetan zerbeza besterik ez da hartzen, baina hala ere, goizean goiz egiten denez, gosaria deitu beharko diogu, ezta? Gosari bitxi hau edonon egin daiteke: txosnan, tabernan, kalean... Toki batean ala bestean, oso momentu aproposa da. Izan ere, jendeak, gau osoan bilatu eta ezer ez topatu ondoren, azken ahalegina egiten du, lagunartean ligatzea zein zaila den komentatzen hasi baino lehen. Horrez gain, ordu horretan kalean dabiltzan gehien-gehienak ezkongai daude, gainerako guztiak etxerako, autorako edo xirri toki baterako bidea hartuak baitira. Azkenik, jendea alai dabil, oso-oso alai... Arazo bakarra du momentu honek, ligatu nahi izanez gero: ondo ahoskatzeko gai izan behar da!

Denok dugu kilo bat edo beste soberan. Ez da kezkagarria. Dena den, zure irudia hobetzeko, onena bi bide uztartzea da: dieta eta kirola. Dieta guztiak denontzat baligarriak ez diren arren, kontuan har ezazu denetarik jan behar dela, eta neurrian. Oso garrantzitsua da fruta, barazkiak, arraina eta arroza edo pasta jatea. Inoiz kirolik ez baduzu egin, bestalde, ondorengoa hasteko modu egokia izan daiteke. Kirol saioak eta atsedenak tartekatu behar dituzu (hasieran, batez ere, egun batean kirola eta hurrengoan atsedena egin dezakezu). Onena korrika, igeri eta abdominalak egitea eta bizikletan ibiltzea da. Kirol saioek laburrak izan behar dute hasieran, ordu laurdenekoak esaterako, eta ondoren, luzatu egin behar dira.

Hondartzan ikusi baino inoiz ligatuko ez dituzuen neska-mutilak.
Beti hurrengo egunerako utzitako ikaste saio luzea.
Futbola (Euskal Herriko zenbat futbol taldek lortuko dute Bigarren Mailara jaistea? Ahalegina, behintzat, egiten ari dira...)
Txirrindularitza (Txirrindulariak adina dopatuko al zarete?)
Gran Hermano/Loft story (Nor kanporatu behar duzue lagun koadrilatik?)
Konponbiderik gabeko eztabaida: mutilek ez dute beste ezertan pentsatzen/neskek ez dute ezer nahi...

Zenbatek erabiltzen dituzte ondoko taktikak nesketan edo mutiletan egiterakoan?

Hona hemen mutilentzat eta neskentzat erakargarrien diren gorputz atalak, Europan egindako inkesta baten arabera.

Udako festetan gure herriak atzerritarrez betetzen dira. Batzuetan ligatzeko aukera ona izan daiteke. Beste batzuetan, atzerritarrak, buruan nesketan edo mutiletan egitea besterik ez badute, astun samarrak gerta dakizkiguke. Hona hemen, zenbait esaldi interesgarri.

Sasoian egoteko

Zertaz mintzatuko gara udan?

Amua botatzeko

Zenbatek erabiltzen dituzte ondoko taktikak nesketan edo mutiletan egiterakoan?
Neskak | Mutilak | |
Lagunaren kontuekin interesa azaltzea | %49 | %48 |
Laguntza eskaintzea | %39 | %35 |
Segurtasuna erakustea | %34 | %31 |
Atsegin dituen gauzak esatea | %31 | %50 |
Gustatzen zaizula erakustea | %30 | %44 |
Politago egotea | %26 | %24 |
Ligatzen zaila zarela erakustea | %20 | %9 |
Oso gai pertsonalak kontatzea | %19 | %25 |
Zerk berotzen gaitu gehien?

Hona hemen mutilentzat eta neskentzat erakargarrien diren gorputz atalak, Europan egindako inkesta baten arabera.
Mutilentzat | Neskentzat |
Bularrak %47 | Ipurdia %15 |
Ipurdia %24 | Ahoa %13 |
Aurpegia %10 | Bularra %12 |
Hankak %9 | Begiak %10 |
Begiak %8 | Bizkarra %10 |
Kanpotar uholdea

Udako festetan gure herriak atzerritarrez betetzen dira. Batzuetan ligatzeko aukera ona izan daiteke. Beste batzuetan, atzerritarrak, buruan nesketan edo mutiletan egitea besterik ez badute, astun samarrak gerta dakizkiguke. Hona hemen, zenbait esaldi interesgarri.
Euskaraz | Ingelesez | Suedieraz | Gazteleraz | Frantsesez | Italieraz |
Zein izena duzu? | What's your name? | Vad heter du? | ¿Como te llamas? | Comment tu t'apelles? | Comme ti chiami? |
Txortan egingo al dugu? | Do you want to make love with me? | Vill du knulla mej? | ¿Echamos un polvete? | On va a baiser? | Adiamo a scopare? |
Joan zaitez pikutara! | Fuck off, you bloody bastard!!! | Dra åt helvete, ditt jävla drägg!!! | ¡Vete a la mierda! | Va te faire foutre! | Vanne a cagare! |