“Life:Styles”

“Life:Styles” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lifestyles/@@download/image/40p12-1.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
4 Hero
40.zenbakia
Harmless diskoetxe kuttuna da guretzat.  60ko eta 70eko hamarkadetan grabatutako soul, jazz, latin eta funk kantuak berreskuratu eta bildumetan kaleratu ohi ditu. Gure eskuetara iritsi diren zigilu honetako disko guztiak oso onak iruditzen zaizkigu; bai eduki aldetik, bai aurkezpenari dagokionez. Orain, 4 Heroko lagunen esku utzi dute arkeologia lana, eta drum&bass dotoreenaren egileen musika-sustraiak ezagutzeko aukera eman digute. Lehen diskoa sesio modura osatua dago, eta bigarrenean, kantuak nahastu gabe entzun ahal ditugu. Ezinbestekoa rare groove delakoen maitaleentzat.