“LIFE OF CONTRADICTION” ****

“LIFE OF CONTRADICTION” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/life-of-contradiction/@@download/image/84p64joe.jpg
2008/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
84.zenbakia
Bizitza kontraesanez beteta dago. Garai batean, Joe Higgek eskolak ematen zizkien Kingston hiriburuko Trenchtown ghettoan abeslari izan nahi zuten gazteei (Bob Marley, Peter Tosh, Bunny Wailer, Jimmy Cliff, Bob Andy eta abar). Denborarekin, ikasle haiek famatu egin ziren eta berak, bitartean, disko gutxi batzuk kaleratu zituen.. Disko hau bere lehen iraupen luzea izan zen, eta 1975ean kaleratu zuen. Ezinbesteko diskoa da reggae zaletuentzat, eta bereziki, reggaearen eta rhythm&bluesaren arte harremanaren.