“Life in hell”

“Life in hell” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/life-in-hell/@@download/image/78p76motosierra.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Motosierra
78.zenbakia
Uruguaiko laukote oldarkorraren disko berri hau Bartzelonako Beatnikmoon Rock and Roll Crafts zigilu eta diseinu estudioak argitaratu du. Punk rock bortitza eta hard rock gihartsua dira Hego Amerikatik datorren motozerra zaratatsu eta amorratuaren oinarria. Kantetan Poison Idea, Motorhead, Zeke edo Turbonegroren zantzuak suma daitezke. Beraz, gitarra zorrotz eta basatiak maite dituzten zale gosetuek oka eginda bukatuko dute lan hau entzundakoan. Azpimarragarria da Marcos abeslariak egiten duen ahalegina; estrofa bakoitzean, eztarriak eztanda egingo diola ematen du.