Lierni Esnaolak etxeratu du saski erotikoa!

Formula erotikoak bidali dizkiguzuenen artean zozketatu dugu eta Lierni Esnaola donostiarraren alde egin du zoriak. Bitxigorria boutique erotikoak, besteak beste, feel bibragailu batekin, txinatar bolekin, giro intimoa sortzeko lau kandela eta kondoiekin hornitu du saskia. Hori da hori otar puska!
Jakin nahi al duzue zer formula erotiko proposatu zigun Liernik? Hementxe duzue:
Izenburua: Gorria
Osagaiak:
Auto bat
Gasolina apur bat
Gutxienez bi lagun
Gidabaimen bat
Hiri bat/ herri handi samar bat
Prestaketa pausoak:
Gelditu pertsona horrekin (horiekin) eta abiatu hirian barna gidatzen. Bidean semaforoak izango dituzue etengabe eta hauek gorri daudenean jolasa hasiko da.
Semaforoa berde jarri bitartean, gidaria eta ondokoa/ak elkar musukatu eta laztantzen hasiko dira.
Lehenengoan goxo, bigarrenean bero eta hirugarrenetik aurrera... SUTAN!
Bilatu erdi izkutuan dagoen txoko bat autoa geldi uzteko, eta jolasean segi!
Prestaketa denbora: Bost minutu ibilbidea eta helmuga pentsatzeko. Edo 0 minutu: bat batekoa izan daiteke.
Zailtasun maila: erraza
Gomendioak / oharrak:
Zenbat eta auto handiagoa izan, orduan eta hobe.
Kontuz eskufrenoarekin!