Liburuak euskaraz eta merke-merke

Liburuak euskaraz eta merke-merke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liburuak-euskaraz-eta-merkemerke/@@download/image/200911108182images.jpg
2012/12/13
berria
Liburuak euskaraz eta merke-merke
Bigarren eskuko euskarazko liburuen azoka izango da datorren larunbatean, azaroak 14, Urdulizen. 

Goizeko 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:30etatik 20:00ak bitarte, euskarazko liburuak bi-hiru eurotan edota euro bakarrean erosteko aukera izango da Urdulizen; euskaraz irakurtzeko ohitura suspertzea bilatzen duten prezio sinbolikoak baitira.

Anbulatorio alboko plazan izango da azoka, edota Probalekuan euria eginez gero. Egunaren amaieran, euskarazko liburuak, jolasak nahiz CDak erosi ahal izateko 100 euroko txartel bat zozkatuko dute hurbiltzen diren guztien artean.