Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Donostian
Irailaren 12ra arte egongo da zabalik goiz eta arratsaldez.
Irakurzaletasuna zabala da oso eta orotariko liburu motak izaten dituzte irakurzaleek irakurgai, gustuaren arabera. Ez da beti erraza izaten norberaren grina asetzen duten liburuak topatzea eta horretarako aukera izan dezake egunotan Donostiako Gipuzkoa plazara hurbiltzen denak. Liburu Zahar eta Okasiozko Azoka martxan da bertan Donostia Kulturak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatuta. Hainbat argitaletxe, liburu-denda eta banatzailek mota askotako liburuak dituzte salgai. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik irailaren 12ra arte.
