Liburu zahar eta okasiozkoen azoka Donostian

Liburu zahar eta okasiozkoen azoka Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liburu-zahar-eta-okasiozkoen-azoka-donostian/@@download/image/2011952437liburu_zaharrak.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 2tik 18ra, irakuzaleek eta bildumazaleek hain estimatua duten azoka itzuliko da hiriburuko Gipuzkoa plazara. 

Euskal Herritik bertatik, Leondik, Valentziatik, Malagatik eta Perutik etorritako 30 saltzaileen postuek mamituko dute Donostiako XXVI. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka. Irailaren 2an hasi eta hilaren 18an amaituko da. Bien bitartean, Gipuzkoa plazan izango da zabalik egun osoan zehar: goizez 11:00-14:00 bitarte, eta arratsaldez 17:00-21:00 bitarte.

Saltokietan liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak aurkitu ahal izango dituzte hurbiltzen direnek; horregatik da hain estimatua liburuzale, bildumazale eta irakurzaleen artean.

Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako azoka honetan, gainera, denetariko gaiek dute lekua: euskal gaiak, artea, historia, sukaldaritza, literatura...