Liburu erregaitza

Christophe Dubois suhiltzaile ohiak liburu bitxia du merkatuan: "Extremes". Liburuak mundu osoko suhiltzaileen argazkiak ditu
eta ezin da erre! Izan ere, pyros izeneko paperean egina dago; paper berezia da honakoa eta erregaitza da. Pyros papera euskarri gisa erabili izan da beste arlo batzuetan, baina, ekoizten duen enpresaren arabera, liburu batean erabilitako lehen aldia dugu hau.