Liburu bat idatzi eta argitaratu nahi duzu?

Liburu bat idatzi eta argitaratu nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liburu-bat-idatzi-eta-argitaratu-nahi-duzu/@@download/image/captura_de_pant_1409046521.png
2014/08/26
berria
Liburu bat idatzi eta argitaratu nahi duzu?
Agustin Zubikarai saria antolatzen dute Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak, euskal kultura aberasteko  eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Sariak nobela sortzeko beka gisa funtzionatzen du.

Agustin Zubikarai XIV sarian parte hartzeko, deialdian eleberrian idazteko proiektuak aurkeztu daitezke. 20 orrialde luzera bitarteko proposamenak, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dute, beste inondik moldatu gabeak eta saririk jaso eta argitaratu ez direnak.

2014ko irailaren 30a arte bidali ahalko dira proiektuak mrey@ondarroakoudala.net helbidera. Ondoren, Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako proiektu guztiak aztertu eta irabazlea izendatuko du urriaren 31 baino lehen. Hala ere, lanek ez badute behar adinako kalitaterik ematen, 6.000 euroko beka egokitu gabe geratu daiteke.

Agustin Zubikarai beka irabazi duten idazleen artean daude besteak beste, Garbiñe Ubeda, Itxaso Araque, Joxean Agirre, Garazi Kamio, Irati Jimenez edota Iratxe Esnaola.