47. Liburu Azoka martxan da Donostian

Donostiako Gipuzkoa plazan ipini dute azokaren gunea eta postuetan liburu eta diskoak ari dira saltzen. Uztailaren 4ra bitarte izango da zabalik azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Azokaz gain, hainbat liburu aurkezpen eta topaketa ere egingo dituzte Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan. Gaur, esaterako, 12:00etan, Miguel Usabiagaren La primera guerrilla vasca aurkeztuko dute Mandas Dukearen aretoan. Ostegunean, 19:00etan, Javier Sagastiberri Muerte en el Carlton liburuaz solastuko da San Jeronimo aretoan. Amaitzeko, ostiralean, Miguel Palacios. Zona de sombras lanaren inguruan arituko da San Jeronimo aretoan.