Libre©

Harritu egin nau Berri Txarrak taldearen laugarren diskoak. Metala, trash-a eta hardcore melodikoa maisuki nahasten dituzten nafar hauek bere egin dute aspaldiko Slayer haien gerra-estrategia: abestien arteko etenak ezabatu eta entzuleari arnasik ez ematea. Ondorioz, CDaren lehen minutuak Hil nintzen eguna, Espero zaitzaket eta Izena, izana, ezina aspaldi entzundako indartsuenetakoa da. Eskuak/ukabilak aurreko diskoan antzeman zitezkeen gauza asko baieztatu egin dira: Gorka Berri Txarrak-ek melodia bitxiak sortzeko duen gaitasuna, gitarrak hamaika ñabardurez aberasteko abildadea, intentsitatea neurtzea
Emazteen fabore kantuaren hasiera bikaina da, esaterako.