Libiara bidean

Libiara bidean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/06/04
albiste-laburra
Libiara bidean
Agadez da Afrika Hegoaldetik Europara abiatzen diren herritar askoren lehen helmuga. Niger erdian kokaturiko hiria, bizimodu hobea eskuratzeko bidean igaro beharreko lehen atea ez ezik, Saharako basamortua zeharkatu aurreko azken geraldia ere bada. Bertako kontrabandistek 500 dolar eskatzen dizkiete kamioi zahar eta zikinetan pilatuta Libiara eramateagatik. Kontroletako poliziak sobornatzeko eta bidaiako gastuak ordaintzeko gutxieneko kopurua omen da. Iaz hamar lagun hil ziren basamortuan, kamioia matxuratu eta aurrera egin ezinik geratu zirenean. Etapa gogorrena, ordea, azkena da: Mediterraneo itsasoa txalupaz gurutzatzea.