Libertimendua, Donapaleun igandean

Libertimendua, Donapaleun igandean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/libertimendua-donapaleun-igandean/@@download/image/20112219537zirtzil.jpg
2012/12/13
berria
Libertimendua, Donapaleun igandean
Ituren edo Zubietan joaldunak dituzte, Zuberoan maskarada eta Baxenabarran, libertimendua. Betiko inauteria berreskuratzeko asmoz, hirugarren urtez jarraian eginen dute, Kitzikazank antzerki taldeak, Burgaintzik eta Amikuzeko musikariek eta ikastolak antolatuta. 

Burgaintziko dantzariak izanen dira aritzen lehenak. Jarraian, Kitzikazankeko zirtzil bandaren txanda izanen da eta hiru bertsolari gaztek ere parte hartuko dute: Xan Alkate, Bixente Hirigarai eta Txomin Elosegi. Libertimenduaren ondotik bazkaria eta animazioa izanen da. Bazkarirako txartelak erosteko (0033) 0559657615 telefono zenbakira deitu behar da.