LIBEROAMERIKA: IDAZLE GAZTEEI DEIALDIA EUREN LANAK ARGITARATZEKO

LIBEROAMERIKA: IDAZLE GAZTEEI DEIALDIA EUREN LANAK ARGITARATZEKO Idaztea gustuko duzunetakoa bazara, eta zure ametsetako bat idazitako testuren bat argitaratua ikustea bada, Liberoamerika literatur proiektuak aukera eman nahi dizu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liberoamerikana-idazle-gazteei-deialdia-euren-lanak-argitaratzeko/@@download/image/IMG_6342.jpg
2021/01/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Idaztea gustuko duzunetakoa bazara, eta zure ametsetako bat idazitako testuren bat argitaratua ikustea bada, Liberoamerika literatur proiektuak aukera eman nahi dizu.
LIBEROAMERIKA: IDAZLE GAZTEEI DEIALDIA EUREN LANAK ARGITARATZEKO

Liberoamerika egitasmoak, sortu zenetik, kultura eta hizkuntza ezberdinak batzea izan du xedea (Argentina eta Euskal Herrian dago martxan proiektua), baina feminismoari, esperimentazioari eta aniztasunari ere leku berezia egin nahi izaten diete. Hori dela eta, gazte sortzaileen lanak argitaratzen eta zabaltzen jarraitzeko asmoz deialdi berri bat ireki dute. 

2020an Izotzetan islatuak antologia kaleratu zuten. Eta horren ostean, idazle gazteen lanak argitaratzeari lehentasuna eman nahi izan diete, horren arrazoia da da 2021 honetan deialdia zabaltzea. 

Honako hauek dira deialdiaren oinarriak:
1. Deialdi honetara euskaraz idatzitako literatur lanak aurkez daitezke, originalak eta aurretik argitaratu gabeak.
2. Egile moduan 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua.
3. Lanek gutxienez 40 eta gehienez 80 orrialde izango dute, eta Times New Roman 12 letra motan tarte bikoitzean idatzita egongo dira.
4. Idazleak askatasuna du nahi duen literatur genero, gai eta estiloa aukeratzeko. Baina deialdiaren xedea literatura berritzailea argitaratzea da. Literatura tradizionalarekin apurtzen duten lanek lehentasuna izango dute: poema bildumak, narrazio laburrak, prosa poetikoa, egunerokoak, interesatuak, lan hibridoak, literatura esperimentala
5. Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Lanarekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du, bereizitako dokumentu batean.
6. Asmoa bakarkako lanak argitaratzea den arren, elkarlanean idatzitako lanak ez dira baztertuko.
7. Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta  egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari.