Liberoamerika argitaletxea itzultzaile bila
Liberoamerika egitasmoak, sortu zenetik, kultura eta hizkuntza ezberdinak batzea izan du xedea (Argentina eta Euskal Herrian dago martxan proiektua) eta itzultzaile bila dabil.
Liberoamerikaren proiektu berrirako itzultzaile bila ari da argitaletxea. Oraingoan deialdia Euskal Herri osora zabaldu dute. Beraz, poesia eta itzulpengintza gustuko badituzu eta eurekin lan egiteko interesa baduzu liberoamerika.euskara@gmail.com helbidearen bitartez jarri behar duzu eurekin harremanetan mezu bat bidaliz.
Zorte on!

