Liam ***

Liam *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liam/@@download/image/6p38-3.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Anthony Borrows, Ian Hart, Megan Burns. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Alemania / Frantzia. Urtea: 2000. Iraupena: 91 minutu.  
6.zenbakia
Liam   ***
Dangerous liaisons iradokitzailearen egilea erroetara itzuli zen film honekin; kutsu sozial handiko drama txiki eta sentibera erdietsiz. Liam haurraren begirada xaloaren bitartez haren familia txiroaren gorabeherak islatzen dizkigu Stephen Frearsek. 30eko hamarkadako Liverpoolgo proletargoaren egoera gordina dakarren drama hunkigarria da; baina umore ukituz leuntzen du istorioa zuzendariak. Salaketa soziala eta sentimenduak bateginik ageri dira. Atsegin handiz ikusten da.