LGTBI pertsonen %90 uste du lana aurkitzeko garaian eragozpen bat dela euren orientazioa

LGTBI pertsonen %90 uste du lana aurkitzeko garaian eragozpen bat dela euren orientazioa UGT sindikatuak burututako txosten baten arabera LGTBI pertsonen hamarretik lauk aitortu dute beldurra sentitu izan dutela lana aurkitzerako garaian euren orientazioaz edo identitateaz hitz egiterakoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lgtbi-pertsonek-90ak-uste-du-lana-aurkitzeko-garaian-eragozpen-bat-dela-euren-orientazioa/@@download/image/trans.png
2020/07/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

UGT sindikatuak burututako txosten baten arabera LGTBI pertsonen hamarretik lauk aitortu dute beldurra sentitu izan dutela lana aurkitzerako garaian euren orientazioaz edo identitateaz hitz egiterakoan.
LGTBI pertsonen %90 uste du lana aurkitzeko garaian eragozpen bat dela euren orientazioa

LGTBI pertsonen gehiengoak, %90, bere orientazio sexuala edo genero identitatea eragozpen bat direla uste du lana aurkitzerako garaian. Ia antzeko portzentaiak (%88.6) uste du beharrezkoa dela berau ezkutatzea lan elkarrizketa batean. Trans pertsonen hamarretik lauk baieztatzen dute baztertuak izan direla lan elkarrizketetan horregatik. Horixe dio UGTk Espainiar Estatu mailan burututako txostenak. 

Ikerketa galdetegi baten bitartez burutu da urte honetako lehen hiruhilekoan. Galdetegia pasa zitzaien 3.344 pertsonatik 1.260 LGTBI kolektibokoak ziren eta helburua Espainiar Estatuko lan munduaren argazki bat burutzea zen. Argazki honek erakusten duenez orokorrean gizartean LGTBI pertsonak onartuak badaude ere, lan munduan bazterkeria kasuak pairatzen dituztela oraindik erakusten du. Hori dela eta, galdetegia pasatako hamar pertsonetako lauk aitortzen dute noizbait beldurra sentitu dutela euren orientazio sexualaz edo genero identitateaz mintzatzerakoan. 


Txostenak ondorioztatzen du LGTBIfobia oso presente dagoela lan guneetan edozein delarik ere sektorea. Hain da horrela, LGTBI langileen %42,25 pairatu dutela eraso fisiko edo hitzezko bat edo behintzat testigu izan direla; gainera pertsona horien erdiak (%55.6) ez du babesik jaso horrelako egoeren aurrean. 

Ikerketak bereziki azpimarratzen du trans pertsonen egoera. Emaitzen arabera, langabezi tasa handiagoa pairatzen dute pertsona hauek, ez direnen bikoitza hain justu. Bazterkeria are handiagoa bilakatu liteke emakumea edo trans pertsona izanda eta nahiz eta LGTBI kolektiboa ohituta dagoen horrelako bazterkerietara honi aurre egiteko tresna gutxi dituzte eskura.