LGTBI+ kolektiboa ikasgai Eskozian
Munduan lehenak izango dira ikastetxe publikoetan mugimendua irakatsiko dutenak.

Aurrerapauso itzela eman dute Eskozian; bertako Hezkuntza Ministerioak adierazi duenez, hemendik aurrera LGBTI+ kolektiboari buruzko ikasgai espezifikoa eskainiko dute ikastetxe publiko guztietan. Ikasgai berri honen helburua mugimenduaren historia, borroka eta garaipenak ezagutzera eman eta LGBTIfobiaz, sexu berekoen arteko ezkontzaz, HIESAz eta bestelako gaiez hitz egitea izango da.
LGBTI kolektiboa ere pozik agertu da erabakiarekin, hezkuntza ezinbestekoa baita belaunaldi berriek aurreiritziei eta diskriminazioari aurre egiteko.
Informazio gehiagorako egin klik hemen.