LGBTQIA+ izatea libreki ospatzeko, Bekat'Uros eguna antolatu dute Atharratzen
LGBTQIA+ kolektibokoei Ipar Euskal Herriko barnealdean ikusgarritasuna emateko xedez antolatu da egun hau Atharratzen, aniztasunaren aldeko ospakizun eguna. Horregatik, egitaraua bera aniztasunean oinarritutakoa da.
Eguerdian emango zaio hasiera egitarauari, zintzur bustiarekin. Ondoren, 13:30ean, bertso bazkaria izango da. 15 euroko prezioa du eta lekuak 06 42 54 55 25 zenbakian eska daitezke. Arratsaldean Entrexaten txanda izango da, a capella abesten duten emakumeeak dira. Jarraian, Altxalili showa izango da eta 20:00etatik aurrera pintxoak dastatu ahalko dira.
Azkenik, eguna borobiltzeko, gauerditik aurrera Zetkin taldearen punk feminista entzun ahal izango da eta DJen soinupean dantzatzeko aukera egongo da. Ospakizun egunerako laguntzaileak behar dituztela ere ohartarazi dute.

