Lezón & Limousine proiektuak bi single berri argitaratu ditu

Singleak Xelebre eta 2500 pasos deitzen dira. Xelebre abestian natura ardatz harturik gure barne mundua behatzeko gonbitea dakarte. Abesti hau pandemian zehar grabatua izan zen Sevillako La Mina estudioan Raul Pérez-ekin. Ricardo eta Jaimeren estilo kontzeptual berezian gehiago sartzeko abesti bikaina da.
2500 pasos kantuan berriz, esperimentatzio gehiago entzun daiteke, elektronika ukituek eta sample-ek abestia apaintzen dutelarik.
Bi single hauen aurretik, entzun ahal izan genuen lehen abestia Ana y El Drago izan zen.
Sortzaileen hitzetan Lezón & Limousin lan kontzeptuala da eta bertan Getxorekin lotutako istante eta oroitzapenak gordetzen saiatzen dira. Diskoko Getxo oraindik berdea eta baserri girokoa da, zementuaren aurretik izan zenaren azken arrastoa. Diskoa Miguel Oterok nahastu du Nada Nuevo deitutako estudioan. Euren Instagram kontuaren bitartez jakin dugu Anarik eta Karlos Osinagak ere diskoan parte hartu dutela.