Leyre Echezarra, Itziar Tueros eta Unai Brea, Caf-Elhuyar sariak

Leyre Echezarra neurozientzian ikertzaileak Dibulgazio Orokorren Saria eskuratu du, ispilu neuronei buruzko lanagatik. Epaimahaiaren hitzetan, "ispilu neuronak gai berritzaile eta originala izateaz gain, oso gurea da". Itziar Tuerosek, bere aldetik, doktore tesian oinarritutako Dibulgazio-artikuluen Saria lortu du; epaimahaiak nabarmendu du egileak 'ipuin moduan' eramaten duela irakurlea tesiaren ondorioetara. Unai Brea kazetariak, azkenik, Zientzia-kazetaritza arlokoa irabazi du, Argia aldizkarian kaleratutako 'Adimen artifiziala. Iritsiko dira gure parera?' titulupeko erreportajearengatik.
Saritutako lanak Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian kaleratuko dituzte, maiatzean, gehigarri berezi batean. Bestalde, duela hilabete gutxi zendutako Luis Mari Bandresi Merezimendu Aipamena eman diote.