Leyre Arraiza artistaren ‘xOxO, zu toles, ni bihur’ erakusketa zabaldu dute Gasteizko Montehermoson

Leyre Arraiza artistaren ‘xOxO, zu toles, ni bihur’ erakusketa zabaldu dute Gasteizko Montehermoson Eskulturek espazioaren eta gorputzen arteko harremana aztertzen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leyre-arraiza-artistaren-2018xoxo-zu-toles-ni-bihur2019-erakusketa-zabaldu-dute-gasteizko-montehermoson/@@download/image/photo1707479672-3.jpeg
2024/02/12
Eskulturek espazioaren eta gorputzen arteko harremana aztertzen dute.
Leyre Arraiza artistaren ‘xOxO, zu toles, ni bihur’ erakusketa zabaldu dute Gasteizko Montehermoson

Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan dago ikusgai Leyre Arraizaren xOxO, zu toles, ni bihur erakusketa, martxoaren 10era bitarte. 

Leyre Arraizaren proiektu eskultorikoa da eta bere lanak espazioaren eta gorputzen arteko harremanaren azterketa du oinarri, paisaiaren egunerokotasunetik behatuta. Arkitekturaren eragin handia duen artista plastikoa da. Mawatres izan da Arraizaren proiektuaren komisarioa eta tutorea.

Arraizak (Izaba, 1997) Dekorazioko Lanen Goi Mailako Teknikari titulua lortu zuen 2017an, eta Arte Ederretan graduatu zen EHUn, 2021ean. Arte Garaikideko Ikerketa eta Sormena Artean Masterra ere egin du. Horrez gain, artea oinarri duen Herética(s) kolektiboko kidea da eta Nafarroako Gazte Artearen Topaketetan saria jaso du. Bere lana toki hauetan egon da ikusgai: Huarte Zentroa (2021), Horkasitas jauregia (Balmaseda, 2022), Aire Galería (Bilbo, 2023), eta abar. Gainera, egonaldia egin du BilbaoArte Fundazioan (2022).

Erakusketa Montehermoso Kulturunearen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateak sortutako MH+UPV/EHU 2023-2024 deialdiaren emaitza da. Deialdia bigarren zikloa, graduondoa eta doktoretza egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago eta, honen bidez, haien proiektuak aukeratu eta obrak jendaurrean erakusteko bidean lehen urratsak emateko aukera eskaintzen zaie.