Lev Tolstoi: Gerra eta pasioa elkarrekin borrokan

Heldu da uda; hondartzako arratsalde luzeetan konpainia egiteko liburu bila bazabiltzate, oraintxe duzue une egokia urte osoan zehar baztertuta eduki dituzuen liburu luzeegiei heltzeko.
Galbiderik ez dute, esate baterako, Lev Tolstoiren (Yasnaya Polyana, Errusia, 1828 Astapora, Errusia, 1910) Gerra eta bakea eta Ana Karenina bezalako klasikoek; uda osoan ondoan izateko modukoak bi-biak. Mardulak, bai; baina baita landuak eta xehetasunez beteak ere, irakurlea irentsi egiten dutenak. Udan inorako bidaiarik planifikatu ez duenarentzat, XIX. mendeko Errusiara bidaiatzeko modu bat izan daiteke.
Tolstoi Errusiako familia aristokratiko bateko semea zen; ikasketetan txarra, gaztaroa jokoari emana pasatu zuen, harik eta armadan sartu zen arte. Soldadu gisa aitortzak lortu arren, justu urte horietan hasi zen moralismoari buruzko galderak egiten. Gero eta kritikoagoa bihurtzen hasi zen sistemarekiko eta haren egiturekiko Estatua, Eliza... ; balio askeetan oinarritutako eskola bat ireki zuen familia behartsuetako haurrentzat, baina itxi egin zioten. Azkenean, bere jatorri aristokratikoari uko egin eta Elizatik atera zen, bere bizitzako azken urteak pobrezian bizitzeko erabakia hartuta.
Bere obretan garai hartako Errusiako gizartea erretratatzen du, bere aurpegi eta ertz guztiekin; Gerra eta bakea-n 500 pertsonaiatik gora aipatzen ditu. Halako lan mardulak idazteko, bestelako obligazioetatik at bizi zen Tolstoi; Sofia emaztea zen etxeko kontuak eramaten zituena, baita Tolstoiren idazkien zuzenketa eta kopiatze lanen arduraduna ere. Tolstoik ez zuen hainbeste etxera begiratzen, nonbait, balio askeez jarduten zuenean.
Bere pertsonaiek eta istorioek bezalaxe, etengabeko gerra bizi zuen Tolstoik, bere inguruarekin eta bere buruarekin. Lana pasioz egiten zuela ere aski nabaria da; gerra eta pasioa darie bere orriei.
Detstvo (Haurtzaroa), 1852
Otrotxestvo (Nerabezaroa), 1854
Sevastopolskie Rasskazy (Sevastopoleko istorioak), 1855-1856
Junost (Gaztaroa), 1856
Kazaki (Kosakoak), 1863
Voina i mir (Gerra eta bakea), 1865-1869
Kavkazski Plennik (Kaukason preso), 1872
Otets Sergi (Aita Sergio), 1873
Anna Karenina, 1875-1877
Smert Ivana Ilitxa (Ivan Ilitxen heriotza), 1886
Mnogo li txeloveku zemli nuzhno (Zenbat lur behar du gizaki batek?), 1886
Vlast tmy (Iluntasunaren boterea), 1886
Kreitserova Sonata (Kretutzer Sonata), 1889
Khadzhi-Murat, 1896
Voskresenie (Pizkundea), 1899
Zhivoi trup (Gorpu bizia), 1911

Bibliografia