“Leuropa”

“Leuropa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leuropa/@@download/image/Sastre.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pablo Sastre
23.zenbakia
EUSKALGINTZA ELKARLANEAN FUNDAZIOA eta SUSA
185 orrialde



Tximi eta Saki. Hona bidaia honen bi protagonistak. Tximi, "motxamarra", inozentea eta Marokoko etorkin baten eta Andoaingo emakume euskaldun baten semea. Arabieraz ez daki asko, hitz gutxi batzuk, baina bai frantsesez. Sakik proposatu dio bidaia, "marruecosera; zer iruditzen zaik?". Negozio biribila otu zaio Sakiri. Hau ezkondua dago, garraiolaria da eta kamioiarekin aritzen da gora eta behera. Jenio txarrekoa batzuetan, iaioa da negozio onak usaitzerakoan. "Bost urtian pagatu behar zuen... Eta, izan balitz kamiona bakarrik! Etxia ere pagatu behar zuen!". Tximik baiezkoa eman dio. Etorkinak ezkutuan ekartzea da orain kontua. Horrela abiatu dira biak Maroko aldera kamioian. Erabat ezberdinak diren bi pertsona; Tximi eta Saki. Bikote gogoangarri bat Marokon.