Let’s Go Extinct

Let’s Go Extinct https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lets-go-extinct/@@download/image/fanfarlo_1396524616.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Leire Palacios
Fanfarlo
150.zenbakia
Nazioarteko kritikak ez dio Fanfarloren hirugarren diskoari aurrekoen berotasun berdina eskaini, agian, sasi-ezustekoan harrapatuko zituen norabide musikal berreiaren bila joango zirela uste zutelako, edota akats larriagoa iruditzen zaidana, Arcade Fire-ekin konparatzen tematzen direlako. Zer jakingo dute. Donostiako belodromoan entzun ditudan kontzertuetatik, atmosfera inguratzaile eta goxoenetarikoan bildu nauena Fanfarloren 2011ko hura izan da. Let’s Go Extinct koherentea da horrekin; maina handiarekin eginda dago, eta horrela jasotzen du entzuleak. Honatx betiko Fanfarlo, xehetasunik galtzen ez duen ederkeria.