Lesbianentzako zitetarako app berri batek aurpegi errekonozimendua erabiltzen du trans emakumeak kanpoan uzteko
Dirudienez, Watson-en esanetan, aplikazioak duen softwareak %99ko zehaztasuna du eta erabiltzaileen aurpegiko ezaugarriak eta egitura aztertuko ditu “emakume biologikoa” ote den egiaztatzeko. XIX. mendeko frenologiaren adarra dirudi, ezta? Watson-en ustez, teknologia “erabiltzaileak engainuetatik babesteko” garatu omen da eta “makillaje eta ile-ordeetatik haratago” ikusiko omen du.
Beraz, edertasun kanonetatik aldetzen diren emakumeak edo zisgenero pertsonak, aplikazio honek, gizontzat hartu ditzake. Elkarrizketa batean, L’App-ren sortzaileak esan du aplikazio hauek lesbianek bikotea aurkitzeko leku baten beharretik sortu dela “transexual bezala identifikatzen diren gizonezkoen mezuri jaso beharrik gabe”. Watsonen iritziz, gaur egungo aplikazioak geroz eta gehiago erabiltzen dituzte “emakume bezala identifikatzen diren, eta gainera lesbianak direla dioten, gizonezkoek”.
X plataforman, erabiltzaieek Watson-en argazkia bat aztertu dute Adimen Artifizial baten bitartez eta AAren datuen emaitzen arabera, Watson gizonezkoa da %97,61ean. Beraz, britainiar honen ahaleginak litekeena da behar bezala ez funtzionatzea… eta eskerrak!
Ezin aipatu gabe utzi Watson-ek zita azkarreko gauak antolatu izan dituela, emakumeentzat soilik eta Erresuma Batuko lehengo taberna lesbiana irekitzeko planak dituela, zeinetan trans emakumeak ez diren onartuak izango.
