Lesakako zubigainekoa hiru emakumek dantzatuko dute lehenengoz
Iritsi da uztaila eta horrekin batera Sanfermin usaina. Hilaren 6an emango diote hasiera Lesakan festei.

Ohi bezala, eguerdi aldera, ezpata-dantzariek Zubigaineko famatua dantzatuko dute. Aurten ordea berritasun erabat beharrezko batekin dator: emakumezkoak ere egongo dira zubi gainean dantzan. Hiru-lau urtetan zehar entseguetan parte hartu ondoren, azkenean, ofizialki hiru emakumezko dantzari arituko dira Zubigaineko ekitaldi nagusian. Berdintasunera dantzatuz ere iritsi daiteke eta hau izan da lehen koreografia. Bejondeizuela!