Les rivieres pourpres (Los rios de color purpura) ***

Les rivieres pourpres (Los rios de color purpura) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/les-rivieres-pourpres-los-rios-de-color-purpura/@@download/image/7p42-5.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mathieu Kassovitz. Aktoreak: Jean Reno, Vincent Cassel, Nadia Fares, Dominique Sanda. Generoa: thriller. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2000. Iraupena: 99 minutu.
7.zenbakia
Les rivieres pourpres (Los rios de color purpura)   ***
Niemans polizia beteranoa Guernonen jazotako hilketa lazgarri batean lanean ari dela, Max Kerkerian polizia gaztearekin tupust egin du. Neskato baten hilobiaren profanazioa ikertzen ari da Kerkerian. Bi kasuak lotuta daude nonbait, eta ikerketak Alpeetako unibertsitate-hiri estrainio batera daramatza. La haine gordinarekin ahoa bete hortz utzi gintuen zinemagileak akzio eta suspensez blaitutako thriller arrakastatsu honekin zinema komertzialaren bidea hartu zuen. Pelikula efektistegia bada ere, entretenigarria denik ezin ukatu.