Les misérables

Victor Hugoren eleberrian oinarritutako musikalaren moldaketa. Ogia lapurtzen harrapatu zuten Jean Valjeanek kartzelatik ihes egingo du eta bizitza berri bat hasi. Javert polizia atzetik izango du, ordea. Bidean, Fantine neskamea eta honen alaba Cosette ezagutuko ditu. Errege hitz-motela protagonista zuen The King's Speech (2010) filmak Oscarra eman zion Hooperri, ea aktore kantariekin nola moldatzen den.