Les Maimorables jaialdia abian da Baiona, Angelu eta Bokalen

Les Maimorables jaialdia abian da Baiona, Angelu eta Bokalen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/les-maimorables-jaialdia-abian-da-baiona-angelu-eta-bokalen/@@download/image/20124275935malandain_ballet.jpg
2012/12/13
berria
Musika, dantza, antzerkia eta kantaldiak ez dira falta izaten udaberri parte hontan Lapurdin.

Aste hasieran hasi zen Les Maimorables jaialdia, eta maiatza bukaera bitarte ikuskizun ugari prestatu dituzte. Aurtengoan dantzak leku berezia izango ud, eta Miarritzeko Malandain Ballet konpainiak Mort du cygne lana aurkeztuko du maiatzaren 26an Baionan. Txori baten indarra eta grazia oroitarazten dituen sinboloz beteriko dantza ikuskizuna dute, zerutik datozen hiru beltxarga-anderek lurrera iritsi, eta berriro ere aireratzen direlarik. Baina Mort du cygne obraz gian, beste hainbat erakustaldi ere taularatuko dituzte datorren hilabetean.

Horrekin batera, eta apirilaren 29ko Nazioarteko Dantzaren Eguna aitzakia harturik, Miarritzeko ballet dantzarien 34 irudiz osaturiko erakusketa izango da ikusgai Baionako Sainte Croix auzoan. Hemezortzi metro karratuko irudiak ere tartekatuko dira horien artean, dena Jeremie Nassif argazkilariak egindakoak, eta maiatzaren 19tik ekainaren 3ra bitarte bisitatu ahalko dira.

Dantza albo batera utzita, dena den, musika, antzerkia, eta tailerrak eskainiko dituzte hilabete osoan zehar, eta ikusleek horietaz gozatzeaz gain, parte hartzeko aukera ere izango dute.


Musika


Tirso Duarte & La Mecanica Loca taldeen kontzertua
Apirilaren 28an, larunbata, Bokaleko Paul Vaillant gelan 20:30ean. Tirso Duarte kubatar kantaria La Mecanica Loca taldearekin igoko da taula gainera; horiek, hain zuzen, Fieta Cubana Awards 2010 ekimenean urteko kontzertu hoberenaren saria jaso zuten.

Laurent Mignard eta Duke Orchestraren kontzertua
Maiatzaren 2an, asteazkena, Baionako Antzokian. Duke Ellington artistaren obrari omenaldia egingo diote. Hain zuzen, Duke berak bere taldeko musikarientzat idatzitako doinuak bere egingo ditu Laurent Mignard-ek, bere ekarpen pertsonala gaineratuta.

Antzerkia


Theatre du Phare konpainiaren Oh Boy! Antzezlana
Maiatzaren 21ean eta 22an eskainiko du obra antzerki konpainiak Baionako antzokian.