Leonardo Dicaprio: Diamante landua

Leonardo Dicaprio: Diamante landua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leonardo-dicaprio-diamante-landua/@@download/image/leonardo_dicapr_1371133358.jpg
2010/11/05
erreportajea
This Boy's Life (1993). Leonardo DiCapriok protagonista legez egin zuen lehen filma. 18 urte, eta Robert De Niro tratu txarrak ematen zizkion aitaordekoaren rolean. Aurre egin eta amaren bizitzatik aldendu zuen azkenean Leok De Niro.


Gerora benetako bizitzan gertatuko zenaren aurrekari. Mutiko honen bizitza. Leonardo DiCaprioren bizitza.

Bigarren film aipagarrian, Lasse Hallströmen What's Eating Gilbert Grape (1994) hunkigarrian, erakutsi zuen ume aurpegi xaloa baino gehiago zela. Johnny Deppen anaia atzeratuaren paperean egindako lanagatik Golden Globe sarietan izendatu zuten. Horrek ez du esan nahi begi urdin eder horiek baliatu behar ez direnik, eta hala, Baz Luhrmanek ondo baino hobeto probestu zuen Leoren edertasuna Romeo + Juliet (1996) modernizatuan. Nerabeen ametsetako mutil bihurtutik, ikusle guztien bihotza lapurtzea baino ez zitzaion geratzen eta Titanic (1997) fenomeno soziologikoak horretarako aukera eman zion. Bai, (zine) munduko errege izan zen urtebetez.

DiCaprio jendea aretoetara eramateko balio segurua zen, baina horrek ez du film ona ziurtatzen. Hala, The Man in the Iron Mask (1998) erdipurdikoak diru asko bildu zuen, baina The Beach (2000) eskasak porrot egin zuen zentzu guztietan. Orduan, iparra galdu eta Woody Allenen Celebrity (1998) komedia beltzean antzeztu zuen aktore parrandazalea benetako bizitzara eraman zuen Leok. Eskerrak aingeru goardakoa agertu zitzaion: Martin Scorsese. 

Gangs of New York(2002), The Aviator (2004), The Departed (2006), ShutterIsland (2010) eta The Wolf of WallStreet (2013). Bikotea batu den bakoitzean urteko filmikinteresgarrienetakoa eskaini digu. Eta ez hori bakarrik, DiCapriok momentukoaktorerik onenetakoa dela, onena ez bada, erakutsi digu behin eta berriz. DeNiroren lekua ez du hartu Scorseseren alboan bakarrik. Horren adibide dira Diamondof Blood (2006), Revolutionary Road (2008), Inception (2010), DjangoUnchained (2012) eta The Great Gatsby(2013). Eta azkenik, The Revenenat (2015)film  gordinari esker, bosgarren saiakeran, Oscarra lortu du. Zorionak!


Nortasun Agiria


Izena: Leonardo Wilhelm Dicaprio
Jaioteguna: 1974-11-11
Jaiolekua: Los Angeles (AEB)
Neska-laguna: Bar Rafaeli modeloa
Aktore miretsiena: Meg Ryan
Liburu maiteena: The Old Man and the Sea (Ernest Hemingway, 1952)
Telesail gustokoena: The Twilight Zone
Maite ditu: Tag Heuer ordulariak
Gorroto ditu: Paparazziak