Lentzeria eta bainugelako arropa bilduma merkaturatu du Mango-k bular bakarreko emakumeentzat

Lentzeria eta bainugelako arropa bilduma merkaturatu du Mango-k bular bakarreko emakumeentzat Ekimen honekin lortutako irabazi guztiak Teta&Teta elkarteari emango dizkio. Erakunde honek askatasun femeninoa aldarrikatzen du sormena eta aktibismoaren bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lentzeria-eta-bainugelako-arropa-bilduma-bat-merkaturatu-du-mango-k-bular-bakarreko-emakumeentzat/@@download/image/Captura de pantalla 2021-04-22 a las 9.09.27.png
2021/04/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ekimen honekin lortutako irabazi guztiak Teta&Teta elkarteari emango dizkio. Erakunde honek askatasun femeninoa aldarrikatzen du sormena eta aktibismoaren bitartez.
Lentzeria eta bainugelako arropa bilduma merkaturatu du Mango-k bular bakarreko emakumeentzat

Mango arropa markak bular bakarreko emakumeentzat egitasmo bat sortu du. Horrelako egoeren aurrean geroz eta marka gehiago ari badira ere kontzientzia hartzen, oraindik ez da erraza emakume hauentzat letzeria egokia topatzea. Hori dela eta, pozgarria da Mango-k aurrera eraman duen egitasmo hau: bularreko minbizia pairatu duten emakumeentzat pentsatutako kopa bakarreko bularretakoak. Ez da horretan geratu ordea, bainugelako arropa bilduma osoa ere aurkeztu du, honela, forma eta egoera guztietako emakumeek aukera eduki dezaten barruko arropa gustukoena eskuratzeko. 

Lortutako etekin guztiak Teta&Teta elkarteari bideratuko zaizkio. Kopa bakarreko bularretakoaren sortzailea Idoia Miranda (@tocatelastetas) izan da, eta bere egitasmoa aurrera atera du Mango arropa markak Teta&Teta elkartearen bitartez egindako elkarlanagatik.

Honela, Mango-k hiru bularretakoz, pieza bakarreko bi bainujantziz eta bikini batez osatzen den bilduma kaleratu du. Guztiak protesia darabiltenei edo bular bakarra dutenei egokitua. Bitxikeria moduan aipatu, promoziorako egin diren argazkietan modelo bezala Aintza Artola tolosarra agertzen dela
.