'Lemoakustikfest' jaialdia bihar eta etzi Lemoan

'Lemoakustikfest' jaialdia bihar eta etzi Lemoan Larunbatean bost kontzertu izango dira eguerdian hasita, eta Abereh, Anari eta Eneritz Furyak arituko dira, besteak beste. Bihar Sara Zozaya donostiarraren txanda izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lemoakustikfest-jaialdia-bihar-eta-etzi-lemoan/@@download/image/Sara-Zozaya.jpg
2021/09/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Larunbatean bost kontzertu izango dira eguerdian hasita, eta Abereh, Anari eta Eneritz Furyak arituko dira, besteak beste. Bihar Sara Zozaya donostiarraren txanda izango da.
'Lemoakustikfest' jaialdia bihar eta etzi Lemoan

Osasun larrialdiak eragindako etenaren ondotik, bueltan da Lemoako (Bizkaia) jaialdi akustikoa. Bihar musika emanaldi bat izango da eta larunbatean bost kontzertu eskainiko dituzte. Udaberrian izaten da jaialdia baina atzeratzea erabaki dute egoera tarteko. Gainera, gastronomiak jaialdian protagonismoa izaten duen arren, aurten alde batera utzi beharko dute.

Bihar, ostirala, Sara Zozaya arituko da Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan. Zozaya donostiarra The Roof eta Nerabe taldeetan aritu zen eta bere bakarkako ibilbideari ekin zion duela hiru bat urte. 

Larunbatean, berriz, hainbat kontzertu izango dira Kotxepin Kultur Etxean eta lorategietan. 12:00etan Serge arituko da, 13:15ean Hartz, 18:30ean Abereh, 20:00etan Eneritz Furyak eta 21:30ean Anari. 

Aforoa mugatua izango da tokia bete arte. Kontzertua hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dute sarbidea.