Lemazain izan nahi dute

Bigarren urtez antolatu du Kutxak "Gazte Ekoliderrak" ekimena. 30 gazte inguru ari dira parte hartzen.
Ingurumena eta lidergoa. Trebatu eta ekin. Horiek dira Kutxaren Gazte Ekoliderrak proiektuaren erpinak. Ingurumena eta lidergoa parte hartzaileen langaiak dira. Aurrena, trebatu egiten dira; eta jarraian, jasotakoa gauzatzen dute, hau da, proiektuak mamitzen dituzte. Beste era batean esanda, teoriari heltzen diote lehen fasean eta praktika da nagusi bigarrenean. Joan den urtean antolatu zuten lehen aldiz, eta aurten segida eman diote. 18 eta 29 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako ekimena da.
GAZTEZULOk bisita egin die. Ekoguneko gelatxo batean lanean dabilen taldetxoarekin mintzatu gara. Garazi Fernandino Ingurumen Zientziak ikasitakoa da, eta gainerakoak, Amaia Alberdi, Eneko Eizagirre, Endika Gandarias eta Ane Alastruei ingeniaritzarekin lotutako ikasketak eginak dira. Talde honetan ingeniariak dira jaun eta jabe, baina ekimenean bada kazetaritza, filosofia edo historia ikasi duen neska-mutilik ere.
Ingurumenarekiko dugun kezkak ekarri gaitu hona, eta proiektu bat garatzeko aukerak, diote taldekideek. Ez genekien zehazki zertan zetzan, baina hala ere interesgarria iruditzen zitzaigun, erantsi dute. Trebatze etapan hainbat arlotako adituak aurrez aurre izatea eta haien irakaspenak entzun izana estimatu dute gehien. Solasaldi irekiak izanik, galderak egiteko aukera eduki dute.
Ezustekorik? Bai. Gaiak uste baino zabalagoak izaten ari dira. Adibidez, joera dago ingurumena birziklapenarekin eta halakoekin lotzeko, baina gu hizkuntzaren ekologiaz aritu gara adibidez. Nekez lotuko genuke gai honekin, baina biodibertsitatea ez da bakarrik fauna eta flora; kulturak babestea eta hizkuntza kultur adierazpide bezala hartzea ere bada.
Horma moduko bat lurrera botatzen ari dira, edo horretan ahalegintzen ari dira, behintzat. Ematen du ezin dugula ezer ukitu, kostatzen zaigu barneratzea gauzak egin ditzakegula, alegia paper aktiboa izan dezakegula sinestea, laburbildu du Eneko Eizagirrek.

Joan den urtean egin zuen lehen urratsa, eta aurten koska bat igo du: koordinatzaile dabil. Jasangarritasuna mila eratara uler daitekeela ikasi du proiektu honi esker.
Nolatan sartu zinen ekimenean?
Ingurumen Zientziak ikasi ditut eta sentsibilizazio kanpainetan parte hartzen ari nintzen, bereziki hezkuntzan. Kontua da ikusten genuela teorizazio maila altua bai, baina praktikarako tarte gutxi zegoela. Lagun baten bidez izan nuen ekimen honen berri. Trebatzea baino gehiago, jasangarritasunaren alde jardungo zuen talde bat sortzea iruditzen zitzaidan interesgarria.
Zer ikasi zenuen iaz?
Ekimenak bi ardatz ditu: jasangarritasuna zer den, batetik; eta lidergoa nola garatu, bestetik. Ikasketei esker, jasangarritasunari eta ingurumenari dagokionez jantziago nengoen. Baina, hala ere, Ekoliderrei esker ulertu nuen jasangarritasunari mila ikuspuntutatik begiratu dakiokeela eta, beraz, ze jasangarritasun mota landu nahi den erabakitzea da lehenengo pausua. Lidergoari dagokionez, batez ere komunikazioa landu genuen, esate baterako, prentsaurreko bat nola antolatu. Zientzietan ez da hori garatzen. Enpresa bat sortu zuten hiru neska ere etorri zitzaizkigun bisitan, eta ikusi genuen dena ez dela curriculuma bidaltzea; zerorrek ere egin dezakezu enpresa sortzeko urratsa.
Proiektuaren atal bat da jarraipena. Zu zeu iaz partaide izatetik aurten koordinatzaile izatera pasatu zara.
Koordinatzaile bat behar zuten, ni hautatu ninduten, eta horretan nabil. Ekolider bezala ere jarraitzen dut. Joan den urteko ekainean trebakuntza bukatu zen arren, ekimenak aurrera jarraitu zuen sarearen bidez. Taldetxo bat hamabostean behin elkartzen gara eta esan daiteke ekimenean parte hartu zuten gehienek era batean edo bestean segitzen dutela. Ni bakarrik ez, iazko talde osoa dago aktibo. Are gehiago, beren burua Ekoliderren proiekturako aurkeztu eta aukeratu ez zituztenak ere sareko parte dira.
Iaz urrats bat egin zenuen. Aurten koska bat igo duzu. Datorren urteari begira ba al dago jarraitzerik?
Gustura jarraituko nuke. Trebatzeaz gain, jendea ezagutzen ari naiz. Oso ekimen aktiboa da, eta oso azkarra. Aurten, aholkulari ere ari naiz. Horrek ez du esan nahi dena dakidanik. Sareak ahalbidetzen duena zera da: zerbait behar dugunean jakitea nora edo norengana jo.
Bi urteotan pilatutako eskarmentua aintzat hartuta, gazteei aholkuren bat ematerik bai?
Ezin da bizi etorkizuna idatzita egongo balitz bezala, nahiz eta gehienok hala bizi garen. Agian ez dugu pentsatu behar mundua aldatu behar dugunik. Gurea, gertukoena aldatzen saiatzetik has gaitezke.

Amaia Otazo, Iazko partaide gehienok lanean jarraitzen dugu