Lekuko lapurra

Lapurreta kasu batean lekuko gisa deklaratzera joan zen komisariara, eta orain bera eseriko da akusatuen aulkian, komisaria hartatik eskopeta bat lapurtzea leporatuta. Punta Altan gertatu da, Agentinan. 18 urteko gazteak, komisarian eman beharreko azalpenak eman ostean, Itaka eskopeta bat arropa azpian gorde eta alde egin zuen inor konturatu gabe. Ustel atera zaio, ordea.