Lekeitioko Zine Bileran lanak aurkezteko epea irailaren 10ean amaitzen da

Lanek euskarazkoak izan behar dute eta ezin dute 30 minutu baino gehiagoko iraupena izan. Aurten, 22 urtetik beherako zinegileen artean 600 euroko sari berezia emango dute. Bere lana aurkeztu nahi duenak bizkor ibili beharko du, datorren irailaren 10ean amaitzen baita filmak lehiaketara aurkezteko epea.
Aurten 36. edizioa izango du Euskal Zine Bilerak eta azaroaren 26tik 30era bitartean burutuko da, Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Euskal zinemagintzaren jaialdi aitzindaria aldaketaz beteta dator aurtengoan. Berrikuntza nagusia, sailen atolaketan egin dute. Iaz arte, jaialdiak hiru sail zituen: sormenezkoa, argumentuzkoa eta dokumentalena; sail horietako lanik onenak saritzen ziren, bi mailatan: amateurrak eta profesionalak. Aurten aldiz, genero arteko banaketak alde batera utzi eta lan guztiak euren artean lehiatuko dira, amateur eta profesionalen arteko banaketa mantenduz.
Hala, bost sari banatuko dira aurten: Filmik onena, zuzendaritzarik onena, gidoirik onena, ekoizpenik onena eta argazkirik onena. Profesionalei dagokienez, 1.620 euro eta Zilarrezko antzarra jasoko ditu saritu bakoitzak. Amateurrek aldiz, 1.100 euro eta Antzarra. Sari nagusietaz gain, aurten zinegile gazteen parte hartzea sustatzeko nahia azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, 22 urtetik beherako zuzendarien artean 600 euroko sari berezia emango dute.
Lanek euskerazkoak izan behar dute, gehienez 30 minutuko iraupendunak izango dira eta DVD formatuan aurkeztu behar dira, eta irailaren 10a baino lehenago bidali behar dira, ondoko helbide honetara:
36. Euskal Zine Bilera
Eusebio Erkiaga Kultur Etxea
R. M. Azkue 5, 48280 Lekeitio
Informazio gehiago jasotzeko:
e-maila: zinebilera@zinebilera.com
Telefonoa: 94 624 3484 edo 688 653 054