Lekeitio, jaietan

Gaur izango da koadrilen jaitsiera, 19:30ean. Herriko sareinak botako du segidan txupina. Ostegunean, txapel jaurtiketa egingo dute plazan eta iluntzean bertso saioa izango da Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia eta Onintza Enbeitarekin.
Ostiralean bakailao eta paella lehiaketen txanda izango da, eta baita Oier Elorriagaren omenezko txirrindularitza lasterketarena afizionatu mailakoa-.
Eta larunbatean ere, txapelketa mordoa: irrintzi, mus, tiragoma eta altuera jauzi txapelketak egingo dituzte. Igandean, hilak 5, mastapuntakoan parte hartzen dutenek freskatzeko aukera izango dute.
Festak astezkenean, hilak 8, bukatuko dira. Azken txanpan ere izango da ongi pasatzeko hitzordu ugari: herri bazkaria eta rock kontzertua txosnetan asteartean- eta kalejira eta zezensuzkoa asteazkenean-.
Rock kontzertua ostiralean
Musika zaleentzako hitzordu bat baino gehiago izango da egunotan. Ostiralean, esate baterako, Des-Kontrol, Deabruak Teilatuetan, Itziarren Semeak eta Gose taldeek joko dute.