Leizean trabatuta

Hegoafrikako emakume gizen bat 12 orduz trabatuta geratu da Oudtshoorn herriko Cango leizeetako pasabide estu batean. Leizean sartu baino lehen txartel saltzaileak eta gidariak arazoak izan zitezkeela azaldu zioten emakumeari, baina berak jarraitzea erabaki zuen. Emakumea ez da bakarrik geratu trabatuta, atzean zihoazen beste 22 bisitari ere ezin atera geratu baitira.