Leire Olaberriak domina eskuratu nahi du Herbeheretan

Leire Olaberriak domina eskuratu nahi du Herbeheretan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leire-olaberriak-domina-eskuratu-nahi-du-herbeheretan/@@download/image/20113227374DSCN1873.JPG
2012/12/13
berria
Asteazkenetik igandera izango da Munduko Pista Txapelketa, Apeldoorn-eko belodromoan, eta Ikaztegietako ziklista onenen artean sailkatzen ahaleginduko da. Joan den urtean Polonian jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen.

Txirrindulari gipuzkoarrak berriz ere izango ditu aurrez aurre Marian Vos eta Yoanka Gonzalez, Beijingeko Olinpiar Jokoetan harekin batera podiumera igo ziren bi ziklistak. Olaberriaz gain, Euskal Herriko beste lau txirrindulari lehiatuko dira: Unai Elorriaga etxeberriarra, Hodei Mazkiaran altsasuarra, Asier Maeztu donostiarra eta Tania Calvo gasteiztarra. Calvo da guztien artean gazteena eta ziklokrosean ere badabil.