Leire Olaberria, domina kolkoan eta Londres buruan

Leire Olaberria, domina kolkoan eta Londres buruan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leire-olaberria-domina-kolkoan-eta-londres-buruan/@@download/image/20101193228Olabarria0.jpg
2012/12/13
berria
Leire Olaberria, domina kolkoan eta Londres buruan
Ikaztegietako txirrindularia pozaren pozez dago, Polonian jokatu berri duten Europako Txapelketan, omnium proban urrezko domina irabazi baitu. Sei probek osatzen dute omnium modalitatea: abiadura, puntuazioa, kanporaketa, jazarpena, scratch eta 500 metro erlojupekoan.

Munduko Kopako zenbait probatan parte hartuko du datozen hilabeteetan Olaberriak eta 2011ko udaberrian Munduko Txapelketaren txanda izango da. Horiek guztiak buruan ditu txirrindulari gipuzkoarrak, baina Londresko Olinpiar Jokoak ditu begiz jota -2012an izango dira-. Leire Olaberriak brontzezko domina etxeratu zuen 2008ko Beijingekoetan.