Leire Iribarne musikaria omenduko dute Loturak festibalean

Leire Iribarne musikaria omenduko dute Loturak festibalean Musikari lagunak elkartuko dituzte Donibane Garaziko gaztetxean, "haien arteko harremanak bizirik mantentze aldera". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leire-iribarne-musikaria-omenduko-dute-loturak-festibalean/@@download/image/Leire-Diabolo.jpeg
2022/06/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Musikari lagunak elkartuko dituzte Donibane Garaziko gaztetxean, "haien arteko harremanak bizirik mantentze aldera".
Leire Iribarne musikaria omenduko dute Loturak festibalean

Urtarrilean auto istripu batean hildako Leire Iribarne, Diabolo Kiwi taldeko abeslari eta musikaria, omenduko du Donibane Garaziko gaztetxeak Harremanak sendotuz, zauriak sendatu lelopean antolatutako musika jaialdian. Hiru eguneko iraupena izango du Loturak festibalak, ekainaren 16tik 18ra, eta Iribarnek Tolosan (Okzitania) eta Euskal Herrian egindako musikari lagunak elkartuko dituzte bertan. 

Ostegunean, ekainaren 16an, Milo taldea izango da, 20:00etatik aurrera, Donibane Garaziko gaztetxean. Brasilgo abesti ezagunak joko ditu bikoteak. Ostiralean, ordu eta toki berean, Asbah hirukotea arituko da eta jazz emanaldia eskainiko du.  

Larunbatean, ekainaren 18an, Lasako gelan hainbat kontzertu izango dira 18.00etatik aurrera. Julii Sharp folk abeslari eta gitarrista, Urgatz taldea,  Ocr’e elektro-jazz laukotea, LMA raperoa eta Jean Fle DJaren emanaldiak izango dira.