Leioan pop eta rock!

Leioan pop eta rock! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leioan-pop-eta-rock/@@download/image/2009584184leiopa.jpg
2012/12/13
berria
Leioan pop eta rock!
Gaur emango zaio hasiera Leioako Udala 9. Pop Rock lehiaketari. Metaltaldeen txanda izango da gaur eta bihar, berriz, pop rock girokotaldeena. Kontzertuak Aldapa auditorioan eskainiko dituzte 21:30etikaurrera.


Jarraian dituzuen metal arloko finalean parte hartuko duten taldeak: Bilboko Rise to Fall, Genevako (Suitza) Cardiac eta Alfaroko Infamia. Talde gonbidatu gisa, berriz, Getxoko Zaunka taldea arituko da.
Biharkoari dagokionean, pop eta rock estiloen txanda izango da. Bertan Pabeko (Frantzia) Randy Mandys, Bartzelonako (Katalunia) The Electric Wasted eta Berangoko Those Radios arituko dira. Talde gonbidatu bat ere izango omen da.