Leioako Umore azokan profesionalek izena emateko epea zabalik da

Kale arteen merkatua garatu eta indartzea da urtero Leioan antolatzen duten azokaren helburua. Iaz ehun programatzaile, profesional nahiz banatzaile elkartu ziren; eta aurtengorako akreditatzeko epea zabalik da, apirilaren 29 arte.
Maiatzaren 19tik 22ra bitarte, kaleko artisten bilgune bilakatuko da Leioa. Hurbiltzeko asmoa dutenek programazio oparoa dute zain: 50 konpainia guztira (19 Euskal Herrikoak, beste 19 Espainiatik etorritakoak, eta 12 atzerrikoak), eta erabateko estreinaldi bat baino gehiago.
Horretaz gain, II. Euskadi-Akitania Topaketa egingo dute lehen aldiz Leioan; Akitania-Euskadi euroeskualdeak, EKE Euskal Kultur Erakundeak, eta Etxepare Institutuak bultzatutako ekimena. Bestalde, beste behin ere Euskal Antzoki Sareak biltzar orokorra egingo du bertan, eta profesionalentzako Arteleku espazioa atonduko du Umore Azokak.
Izan ere, ikus-entzuleentzako hitzordu erakargarria ez ezik, Leioakoa plaza garrantzitsua da programatzaile, banatzaile eta profesionalentzat. Sektorea indartzeko eta honetan dabiltzan egileak harremanetan jartzeko gune eta une aproposa da.
Helburu horrekin, profesionalek izena eman eta akreditatzeko epea zabaldu du aurten ere Umore Azokak. Apirilaren 29ra arte egongo da zabalik, eta azokaren webgunearen bidez egin daiteke eskaera: www.umoreazoka.org/profesionalentzako-izena-emateko-epea-zabalik/