Leioako EHUko emakumeek salatu dute komunetan grabatu egin dituztela

Leioako EHUko emakumeek salatu dute komunetan grabatu egin dituztela Berria hedabidearen bidez jakin dugu eraso matxista hau gertatu dela Leioako (Bizkaia) campusean. Eiki ikasle taldeak EHUko arduradunei jarrera pasiboa hartzea leporatu die, ez omen dira erantzun egokia emateko gai izan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leioako-ehuko-emakumeek-salatu-dute-komunetan-grabatu-egin-dituztela/@@download/image/944d0559-20c5-4652-966d-c562fdfda54f_16-9-aspect-ratio_default_0.jpg
2024/04/23
Berria hedabidearen bidez jakin dugu eraso matxista hau gertatu dela Leioako (Bizkaia) campusean. Eiki ikasle taldeak EHUko arduradunei jarrera pasiboa hartzea leporatu die, ez omen dira erantzun egokia emateko gai izan.
Leioako EHUko emakumeek salatu dute komunetan grabatu egin dituztela

Pasaden astean EHUko Leioako campuseko emakumezko ikasleek eraso matxista salatu zuten. Emakume taldeak jakin duenaren arabera gizonezko batek argazkiak atera dizkie Arte Ederretako eta Zientzia eta Teknologiako fakultateetako komunetan, eta baita grabatu ere. Honen berri izan zuenean, Eiki ikasle taldeak, X sare sozialetan mezu bat zabaldu zuen eta babesa adierazi zien erasoa jasandako emakumeei. Horretaz gain, EHUren jarrera kritikatu zuten egoera ez ondo kudeatzeagatik.

Gertaera lotsagarritzat dela iritzi dio Eikik, eta, gainera, onartezina iruditu zaio "Poliziak, EHUko unibertsitateak eta segurtasun enpresak egoera honen inguruan erakutsi duten jarrera pasiboa". Izan ere, taldearen arabera, Arte Ederretako komun bateko horman zuloak zeudela ohartu zirenean, fakultateko arduradunak jakinaren gainean jarri zituzten, baina ez zuten "neska* ikasleon segurtasuna bermatzeko neurririk hartu, froga nahikorik ez zegoela argudiatuz". Azkenean, ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten, Zientzia Fakultatean ere bazebilela salatu ostean. "Lotsagarria da gauza bera bi aldiz gertatu behar izatea autoritateek neurriak hartzea erabakitzeko".

Azkenik, halako erasoak erantzunik gabe ez uzteko deia ere egin du emakumezko ikasleen taldeak.