Leioako banpiroa

Zakur batek postariari koska egitea ez litzateke harritzekoa izango, bai ordea, pertsona batek koska egitea... Hau ez da Italian, Grezian edo Brasilen gertatu, Leioan baizik. Bizkaiko herrian, 37 urteko postaria Sabino Arana kalean zebilen gutunak banatuz; etxe bateko atezain automatikoa jo eta barrura sartu zen. Eskutitzak bu-zoietan sartzen ari zela, ordea, bizilagun bat etxetik jaitsi eta koska egin zion. Non-bait, atea zabaldu zuenean, postariak ez zion erantzun eta beraz, auzotarra haserre bizian zegoen. Postetxeko zuzendariak azaldu duenez, 30 urteetan ez du sekula ho-rrelakorik ikusi.