Leihotikan taldearen kanta onenen bilduma urrirako

Leihotikan taldearen kanta onenen bilduma urrirako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/leihotikan-taldearen-kanta-onenen-bilduma-urrirako/@@download/image/2011976039leihotikanpromo.jpg
2012/12/13
berria
Leihotikan taldearen kanta onenen bilduma urrirako
Gor zigiluak Leihotikan taldearen kanturik sonatuenak bilduko dituen diskoa argitaratu nahi du datorren hilerako. Taldeak diskoetxe nafarrarekin elkarlanean iragandako 14 urteen lagin ahalik eta fidelena lortu nahi dute.

Proiektuak Leihotikaneko kideen oniritzia jaso du, eta hauek beren zaleen inplikazioa eskatu dute gainera. Ezinbestekotzat jo dute bilduma hori osatuko duten kantuen aukeraketan jarraitzaileek parte hartzea.

Horregatik, Gor zigilua iritziak biltzeari ekin dio, Leihotikan zaleen 10 kanturik gustukoenak zein diren jakin nahi dute eta proposamenetarako epea zabaldu dute irailaren 30era arte.

Ekimen honetan interesa dutenek gordiskak@yahoo.es helbidera bidali behar dute e-maila 'Leihotikan kantu zerrenda' izenburupean. Parte hartzaile guztien artean taldeak sinatutako 10 disko zozkatuko dituzte.