Lehorteari aurre egiteko hondakin-urak edateko ur bihurtzea onartu du Kaliforniak
Estatu Batuetan lehendik ere profitatu izan dira ur beltzak hockey pistetako izotza sortzeko Ontarion adibidez edo laboreak ureztatzeko. Oraingoan ur horiei erabilera berri bat emango zaie Kalifornian.
Azken urteetan Kaliforniak muturreko lehorteak pairatu ditu, horregatik hartu da azkenik erabaki hau. Jennifer West, WaterReuse California erakundelp zuzendari orokorrak ur birziklatuaren alde egiten du: “Ura oso baliotsua da Kalifornian. Garrantzitsua da behin baino gehiagotan erabiltzea”. Proiektuak publikoaren babesa beharko duenez, ura segurua dela bermatzen duten arauez gain, kalitatezko ura dela ere frogatu beharko dute.
Izan ere, hondakin-urak tratamendu bat behar dute bertan dauden patogeno eta birus guztiak ezabatzeko. Horren ondoren, mineralak gehitu behar zaizkio, ur gezak zapore atsegina izan dezan. Egitasmo honek aldekoek ziurtatzen dute edateko uraren kalitatea tratamenduaren ondoren berdina eta zenbaitetan hobea ere badela. .
Araua onartuai zan bada ere, hondakin-urak tratatzeko instalazioen eraikuntzak kostu handia du eta denbora beharko du. Horregatik, oraingoz proiektua hiri handietan soilik izango da bideragarria.
