Lehorte egoera larria

Oroville izeneko hiria egoera larrian dago, aldaketa klimatikoak eraginda Kalifornian pairatzen ari diren lehorte itzelaren ondorioz. Cornell eta Arizona unibertsitateetako ikerketa talde batek AEBtako Institutu Geologikoarekin batera kaleratu berri duen txostenaren arabera, lehortea gutxienez beste hamar urtez luzatzeko dauden aukerak %50etik %80ra igo dira azkenaldian. Eta egoerak horrela jarraituz gero, sikatea 30 urtez ere luza daitekeela diote. Horrek ez du esan nahi inguruan euririk egingo ez duenik, baina bai maiztasuna askoz baxuagoa izango dela, eta horrek Orovillleko bizilagunen ongizatea kolokan jar dezake.